NOR GARA?

Urola Kostako enpresa txiki zein handi, merkatari, talde, elkarte edota erakunderen komunikazio eta marketin beharrei erantzuteko sortu dugu Guka Zerbitzuak. Proiektu berria eta berritzailea da, etengabe eta abiada bizian aldatzen ari den mundu honen aurrean irtenbide egokienak eskaintzeko gaitasuna duena.

Gertuko bidelaguna gara; gure eskualdean 25 urtetik gora ari gara lanean tokiko hedabideen ekimena izaten. Urola Kostako Komunikazio Taldean indarrak batu ditugu gaitasunak biderkatzeko. Horrela, tokiko informazioa eskaintzeaz gain, marketin esparruan Guka Zerbitzuak sortu dugu, behar duzuna neurrira eskaini ahal izateko.

Bertakoak gara eta bertan gaude, zure alboan une oro. Nola gure baserrietako tomateak, hala gure zerbitzuak: zero kilometro. Inork baino hobeto ulertuko dugu zeintzuk diren zure beharrak eta kezkak. Nor egokiago erantzunak eta irtenbideak eskaintzeko?

Zure negozioa ezagutarazteko edota produktu edo zerbitzu berriak merkaturatzeko; zure komunikazio estrategia online eta offline diseinatzeko; publizitate eta ikus-entzunezko kanpainak gauzatzeko edo esparru digitalera salto egiteko behar duzun konfiantzazko bidelaguna gara. Hori guztia eta gehiago eskaintzen dizu Guka Zerbitzuak osatzen dugun lantaldeak.