
IDENTITATEA & BRANDINA
AXKIOLA
Elektrizitate lanetara zuzentzen den enpresarentzako irudi korporatiboa egin dugu. Axkiola, nagusiaren ezizena, da enpresaren izena eta, hark eskatuta, X hizkiari eman diogu indarra. Horretarako hizkiarekin jolastu dugu, eta elektrizitate kablea bildu dugu bertan, logotipoak, lehen begiratuan, enpresaren jarduerarekin lotura izan dezan.
Irudi jostagarria osatu dugu besteengandik bereizi eta aire berria eskainiz.