IDENTITATEA & BRANDINA

AZPEITIKO EUSKAL ANTZERKI TOPAKETA

Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen irudi korporatiboa berritu dugu ekimenaren ikurra den Abitaingo iturria oinarri hartuta. Helburua: irudi bateratua osatzea, edizioz edizio, erraz identifikatzeko, hainbat elementuren erabilera arautuz -ikurra, edizio zenbakia, herria, topaketen izena-. Honela, topaketei lotutako kartel lehiaketetan, sortzaileek erabili eta txertatu beharreko irudia eskura izango dute, eta hortik eratorritako argitalpenetan urtez urte erabiliko den irudia bera izango da.