publizitate kanpaina

ERROTAHERRIA

Covid-19 osasun krisiaren ondoren, Zumaiako merkataritza eta ostalaritza berpizteko sustapen eta sentsibilizazio kanpaina diseinatu eta garatu dugu; Errotaherria. Kanpainak garai bateko marea errotari egiten dio erreferentzia. Errioak errota mugiarazten zuen eta, ordainetan, energia ematen zioen bueltan herriari. Gaur egun, dendak eta ostalaritza establezimenduak herriak mugitzen dituen errotak dira; herriak ematen diena beraiek bueltan ematen diote herriari: bizitza. 

Irudia eta marka, bertako merkataritzaren balioa sustatzeko aldizkaria, establezimenduetan banatzeko kartelak, hainbat ikus-entzunezko, Baleike aldizkarian eta web gunean iragarki eta banner kanpainak… hainbat lan egin da kanpaina honen baitan

Previous Next
Close
Test Caption
Test Description goes like this