
produktu propioak
HIZTEGIAK
TURISTENTZAKO HIZTEGIA
Bisitariek euskararen berri izateko, haiengan euskararekiko interesa pizteko, euskarazko hizkuntza paisaia ulertzeko eta euskaldunekin oinarrizko komunikazioa euskaraz izatera bultzatzeko turistentzako ‘Eskuko Hiztegia’k osatu ditugu. Bertako turismo agentziekin elkarlanean modu pertsonalizatuan osatutako lanak dira: hizkuntza aukeraketa bisitarien jatorriaren arabera eginez, irudiak herrikoak aukeratuz, testuak eta bestelakoak zehaztuz…
ETORKINENTZAKO HIZTEGIA
Gure herrietan bizi diren etorkinei zuzendutako oinarrizko eskuko hiztegiak osatu ditugu, udalerri desberdinetako Euskara sailekin batera. Hiztegiak egunero erabiltzen diren oinarrizko hitzak jasotzen ditu, euskaraz eta hainbat hizkuntzetan: gaztelania, portugesa, urdua, arabiera, errumaniera, etab. Helburua, batetik, herrira etorritako etorkinen integraziorako erraztasunak ematea da, eta, bestetik, euskararen normalizaziorako lehenengo oinarriak eta urratsak jartzea.