
PRODUKTU PROPIOAK
KU-KU
Alkarbide Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilgunearekin elkarlanean gauzatutako proiektua da Ku-Ku haurrekin hitz egiteko liburuxka. Ku-Ku liburuxkak seme-alabak giro eleanitzean hezi nahi dituzten gurasoentzat bideratuta dago; sortzen diren kezkei eta galderei erantzuteko, umeekin hitz egiterakoan egiten ditugun akats ohikoenak zuzentzeko, eta seme-alabekin gozatzeko jolasekin eta abestiekin. Horrez gain, liburuxkarekin batera, app-a ere garatu dugu.