PUBLIZITATE KANPAINA

ZUMAIA SASOIAN

Koronabirusak hankaz gora jarri du gure bizimodua, baita kirola egiteko garaian ere; eta, aldi berean, ikusarazi digu, inoiz baino garbiago, osasuna zein garrantzitsua den. Badakigunez jarduera fisikoa dela gure botikarik onena, sasoian mantentzeko proposamenak bildu ditu Zumaiako Kirol Patronatuak. 

Alde batetik, ekimenaren irudi korporatiboa osatu dugu. Z hizkiarekin eta S hizkiekin zirkuitu edo ibilbide bat irudikatu da, eta bihotz forma ere ikus daiteke logoan. Finean, kirolak eta sasoian egoteak osasunarekin eta ongizatearekin duen lotura uztartu dugu irudian. 

Beste aldetik, proposamen horiek zabaltzeko eta ezagutzera emateko kanal propioa eskaini diogu Zumaia Sasoian ekimenari Baleike web gunean. Ondorengo esteka honetan ikus dezakezu: https://baleike.eus/bereziak/zumaia-sasoian.